Deba ibaia

Lurra planeta eta bertan bizi diren bizidun denek epe mugatua dute, zientzilariek hipotesi desberdinak lantze dituzte era “natural” batean zein izango den planetaren amaiera baina gero eta gehiago gera pentsatzen dugunak arrisku handiena gizakiok gerala, gure ohiturak ez jasangarriak planeta honen baldintzak aldatuko ditugula txarrera, bizitza bera kolokan jarriaz. Gezurra dirudi “inteligentzia” daukagun izakiok hain buru gutxi eukitzea, ez konturatzeko ondorengo belaunaldiak eukiko dituzten arazo larriez eta une honetatik mundu mailan pausoak ematen hasteko, gizarte kontsumizta baten tontatuta gaude eta epe motzeko gauzak ikusten ditugu bakarrik.

Irratsaioan aipatutako datoak:

Santi Brouard GAL-ek eraildako medikua, argi barik egon zen bere mediku kontsultak pasatzen, kandela eta linternekin moldatzen zen, ez zuen ordaintzen argi indarran faktura, garai hartan elektrika handiak Lemoniz-ko zentral nuklearra egitea nahi zuelako; gaur egun hori ez zukeen egingo, bazkide sartuko zen kooperatiba energetiko batean ( Goiener, som energia…) elektrizitatea energia berriztagarritik hartzen dituena.

2011 eta 2013 urteetan Bergaran gertatu zen ondamendi ekologikoa, uda sasoian ibaira izurketa ilegalak handitzen dira eta arazo larriagoak ekartzen dituzte ur gutxi doalako ibaian.

Aholku batzuk bakarka egin dezakegunakin:

-112 deitu ibaian hildako animaliak edo ura kolore arraroakin ikusten badegu.

-Bisoi Amerikarra gutxitzeko bolondres lanetan apuntau.

-Mailegurik ahalik eta gutxienekin ibili, bertako dirua gehiago erabili.
-Gure dirua banku etikoan sartzen hasi, Interneten Fiaren orrialdean ikusi dezakezue.
-Kooperatiba energetiko batean gure elektrizitatea erosi, Goiener edo ta somenergia interneteko orriak ikusi, pentsaera kritikoa landu gertuko produktu ekologikoak erosi.
-zuhaitzak landatu eta zaindu, parte hartu zentzu honetan doazen ekintzekin, zuhaitzak bait dira planeta honen bizi baldintzan gehien hobetzen dituen izaki biziduna. Informazio gehiago interneten ” oparitu zuhaitz bat” ekimenean.
-Eta batez ere bolondres edo boluntario lanetan parte hartzea animatzen zaituztet, gizarteak dituen gabeziak eta sufrimenduak gutxitzeko.

Oharrak:

Uztailak 21 eta irailak 29 arratsaldeko 7:30-etan Bergarako kultur etxian egongo gara aipatutako gaiak jorratzeko.

Author: Jasangarritasun Bidean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude