2021-2022 denboraldiko programazio aurkezpena

Urriaren 24ean izan genuen hitzordua eta tarte ederra pasa genuen gerturatutako guztiok.

Gure aurtengo parrillari errepasoa eman eta etxean ekoiztutako irratsaioetako kideak eszenatokitik pasatu ginen gure proiektuak azaltzen.

Ekitaldian zehar zuzeneko musika entzuteko aukera izan genuen Garate eta Keparen eskutik, eta sorpresa ederra izan zen ekitaldiko aurkezleak kitarrak hartu eta abesti pare bat jotzera animatu zirenean.

Author: Txapa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude